10 abril 2025

Berriak

2025eko Liburuaren Eguna

Apirilaren 23an Liburuaren Eguna ospatzen da, eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat hezkuntza-esperientzia paregabea izatea nahi dugu. Hori dela eta, jarduera bereziak dituzten dosierrak prestatu ditugu, Lehen Hezkuntzako hiru zikloetara egokituta. Horrela, egun berezi hau ahalik eta gehien aprobetxatu, eta ikasgeletan irakurketarekiko eta literaturako zaletasuna sustatzeko aukera izango duzu.

Liburuaren eta Egile-eskubidearen Nazioarteko Eguna

Apirilean ez ezik, urte osoan eskaini behar diogu denbora irakurtzeari, bakarrik edo haurrekin. Liburuaren Eguna aitzakia paregabea da irakurtzearen garrantzia ospatzeko, haurrak irakurle gisa hazteko eta literaturarekiko maitasuna sustatzeko.

Ospatu Liburuaren Eguna ikasgelako jarduerarik onenekin!

Liburuaren Eguna munduko ospakizun kutunetako bat da; kultura, literatura eta liburuekiko maitasuna ospatzeko eguna da, hain zuzen ere. Egun hau eskolan ospatzea aukera paregabea da, irakurketarekiko errespetua, talde-lana eta sormena sustatzeko, besteak beste. Proposatutako jardueren bitartez, ikasleek liburuak modu berezi batean esploratzeko eta gozatzeko aukera izango dute.

Zer du dosier bakoitzak?

Dosier bakoitzak jarduera sortzaile, praktiko eta dibertigarriak ditu, liburuekin, istorioekin eta irakurketaren munduarekin lotutakoak. Gainera, dosierrok Lehen Hezkuntzako ziklo bakoitzera egokitutako baliabideak dituzte.

Nola lortu dosierrak? 

Klik bakar bat eginez deskarga ditzakezu Liburuaren Egunerako jardueren dosierrak!

Liburuaren Egunerako jarduerak Lehen Hezkuntzako 1. zikloan

Liburuaren Egunerako jarduerak Lehen Hezkuntzako 2. zikloan

Liburuaren Egunerako jarduerak Lehen Hezkuntzako 3. zikloan

PARTEKATU