20 mayo 2025

Berriak

Bidean oporretako koadernoak... Bidelagunik aproposena uda honetan!

Iritsi dira udako oporrak, eta, horiekin batera, aisialdiaz, naturaz, adiskideez eta senideez gozatzeko unea.

Bidean koadernoak, hiru gakotan

Bidean oporretako koadernoak udako bidelagunik egokiena izango dira zure ikasleentzat.

Bidean udako oporretako koadernoak...

...HEZIGARRIAK dira. Curriculum-edukiak ez ezik, askotariko balioak lantzen dituzte: adiskidetasuna, errespetua, elkarbizitza... Halaber, munduko kulturak ezagutzeko interesa sustatzen dute.

...JOSTAGARRIAK dira. Mota askotako ariketa jostagarriak proposatzen dira koadernoetan, edukiak modu ludikoagoan lantzeko: letra-zopak, hitz gurutzatuak,  irudi-letra kodeak, marrazteko ariketak... Gainera, irakurgai eta testu erakargarriak ere badituzte.

...SORTZAILEAK dira. Ikasleek beren irudimena lantzeko eta sormena martxan jartzeko pentsatuta daude.

Murgildu abenturan bost kontinenteetan!

Ikasleak Irati eta Aimar izeneko neba-arreba bihurri eta jostalariekin joango dira bidaian, munduko bost kontinenteetan zehar. Bidaia bakoitza abentura bat izango da, eta kultura jakin bat ezagutzeko aukera izango dute:

Karibe
Lehen Hezkuntzako 1. maila

Piratekin nabigatu, altxor ezkutua aurkitu, eta izurdeekin batera igeri egin... 2. maila prestatzeko!

Afrika iparraldea
Lehen Hezkuntzako 2. maila

Basamortuan zehar ibili, Marrakexeko zokoan murgildu, Egiptoko piramideekin liluratu... 3. maila prestatzeko!

Asia
Lehen Hezkuntzako 3. maila

Txinako Harresi Handia esploratu, Japoniako tearen zeremonian parte hartu, origami artea egiten ikasi... 4. maila prestatzeko!

Zeelanda Berria
Lehen Hezkuntzako 4. maila

Maorien kulturan murgildu, animalia-espezie bitxiak ezagutu, haka dantzatzen ikasi... 5. maila prestatzeko!

Estatu Batuetako Parke Nazionalak
Lehen Hezkuntzako 5. maila

Parke Nazionaletako fauna eta flora ikertu, Hawaiiko sumendietan ibili, munduko zuhaitzik handienekin harritu... 6. maila prestatzeko!

Europa iparraldea
Lehen Hezkuntzako 6. maila

Inuiten hizkuntza hitz egiten saiatu, Ipar Polora bidaiatu, fiordoetan zehar nabigatu, Stockholm-eko kaleetan paseatu... DBH 1. maila prestatzeko!

PARTEKATU