09 junio 2025

Berriak

Hezkuntzan liburuak erabiltzearen garrantzia

Joan den maiatzaren 16ko bileraren ondoren, Kataluniako Editoreen Elkarteak txosten bat argitaratu du. Txosten horretan, hezkuntzaren arloan liburuak (paperezkoak zein digitalak) erabiltzearen garrantzia aztertzen da, baita liburuek ikasleen errendimenduan zer-nolako eragina duten ere. Txostena, halaber, PISA 2022ko datuetan oinarritu da. Hona hemen txostenari dagokion infografia (katalanez). Jarraian, txostenean jasotako zenbait ideia aurkeztuko ditugu.

Liburuek ikaskuntza-prozesuan duten eragina

  • Etxean paperezko liburuak dituzten ikasleek emaitza hobeak lortzen dituzte irakurritakoaren ulermenean, matematikan eta zientzietan.
  • Azken hamarkadetan, murriztu egin da etxebizitzetan dagoen liburu-kopurua. Horrek diru-sarrera txikiko familiei eragiten die batez ere.
  • PISAren arabera, <<inprimitutako materialak eskura dituzten ikasleek maila altuagoa izaten dute irakurritakoaren ulermenean>>.
  • Inprimatutako liburuak erabiltzeak ulermena eta kontzentrazioa sustatzen ditu; baliabide digitalek, aldiz, irisgarritasun eta ikaskuntza-pertsonalizazio handiagoa ahalbidetzen dute.

Teknologia eta hezkuntza

  • Gailu teknologikoak erabiltzeak ez du errendimendu akademikoa hobetzen; horien erabilera pedagogikoa da gakoa.
  • Gailu teknologikoak gehiegi erabiltzeak distrakzioa eragiten du, eta matematikan izan dezake eragina.
  • Inprimatutako materialak eta material digitalak modu orekatuan erabiltzea da emaitza onak lortzeko modua.

Desparekotasun sozioekonomikoak eta baliabide digitalak 

  • Etxean liburu asko dituzten familietako ikasleek lortzen dituzte emaitzarik onenak
  • Baliabide gutxiko eskoletan irakurmena sustatzeko materialik ez izateak desparekotasunak eragiten ditu.
  • Hezkuntza-zentro pribatuek baliabide gehiago dituzte publikoek baino; horrek errendimendu akademikoan eragiten du.

Irakasleen eta familien formakuntza

  • Irakasleen eta gurasoen formakuntza ezinbestekoa da, baliabide digitalak modu eraginkorrean uztartzeko eta irakurmena sustatzeko.
  • Gurasoek irakurtzeko ohitura izateak eragin positiboa du seme-alaben irakurtzeko ohituretan.

Ondorioak

Liburuak eskura izatearen garrantzia

  • Inprimatutako liburuak eta liburu digitalak eskura izatea ezinbestekoa da errendimendu akademikoa hobetzeko eta desparekotasunak murrizteko.
  • Garrantzitsua da eskoletan liburutegiak egotea, material egokiekin hornituta eta ikasle guztientzat pentsatuta.

Teknologia modu orekatuan erabiltzea

  • Baliabide digitalak inprimatutako liburuen osagarri izan behar dira; ez dituzte inolaz ere horiek ordeztu behar.
  • Distrakzio digitalak matematika ikasteko prozesuan eragiten du. Hori dela eta, ezinbestekoa da haren eragina murrizteko estrategiak ezartzea. 

Hezkuntza-baliabideak eskuratzeko zailtasunak

  • Baliabide txikiko familietako ikasleek ez dituzte liburuak eta gailu elektronikoak eskura izaten; horrek haien errendimenduan eragiten du.
  • Hezkuntza-politikek ikasle guztiek maila altuko materialak erabiliko dituztela bermatu behar dute.

Hezkuntza-politika jasangarriak izatearen garrantzia

  • Beharrezkoa da irakasleentzako eta familientzako formakuntza-programak antolatzea, baliabide digitalak hobeto erabiltzen ikas dezaten.
  • Hezkuntza-sistemek haurtzarotik sustatu behar dute irakurmena, irakurritakoaren ulermena hobetzeko eta desparekotasuna murrizteko.
PARTEKATU