04 octubre 2023

Berriak

'Phishinga' -aren aurkako gomendioak Anaya Haritzaren proiektu digitalean

Posta elektronikoa eta phishinga

Phishinga ziberdelinkuentzia-teknika bat da; delitugile horiek konpainia eta erakunde publikoen identitatea ordezten duten mezu elektronikoak bidaltzen dituzte, eta informazio pertsonala eskatzen diote erabiltzaileari. Iruzurrezko mezu elektroniko horietan, enpresa edo erakunde baten logotipoa edo irudia agertzen da, eta, batzuetan, presa eta beldurra helarazten dute, erabiltzaileak eskatzen zaiona egiteko.

Phishing erasoak saihesteko, Grupo Anaya sozietatearen izenean, jakizu ez dizugula inoiz datu pertsonal gehigarririk eskatuko, hala nola gakorik, adin txikikoen daturik, kontu-zenbakirik edo banku-txartelik. Zure erregistroa egiteko unean eman dizkiguzu, eman ere, zure baliabide digitalak irakaslearen webgune eta ikaslearen webgune berrian kudeatzeko behar ditugun datu guztiak, eta nahi duzunean kontsulta ditzakezu gune pribatua sartzen zarenean, zure posta elektronikoaren helbidea eta gakoa erabiliz.

Zure ustez iruzurrezkoa izan daitekeen mezu elektronikorik jasotzen baduzu, ez egin kasurik, eta ezabatu, ezein estekatan klikatu gabe eta erantsitako artxiborik deskargatu gabe. Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan gure Bezeroaren Arreta sailarekin, posta elektroniko edo telefono hau erabiliz: clientes@grupoanaya.com edo 913 933 933

Pasahitzen erabilera

Hezkuntza-baliabideak kudeatzeko dugun plataforma berria arduraz eta segurtasunez erabiltzeko, gomendio batzuk helarazten dizkizugu, zure datu pertsonalak babestuta egon daitezen.

    Erabili sarrera-gako segurua: gutxienez 8 karaktere, letra larriak, xeheak, zenbakiak eta ikurrak konbinatuz. Erabili ezohiko hitzak edo esaldiak, ziberdelitugileek nekezago identifikatzeko. Ez erabili informazio pertsonalik; izenak, datak, helbideak eta telefono-zenbakiak aurkitzea erraza da.

    Ez inoiz partekatu sarbide-erabiltzailerik. Kontuan hartu erabiltzaile eta gako bakoitzak zure datu pertsonaletarako sarbidea ematen dutela, eta ez dituela beste inork ikusi behar. Norbaitek datu pertsonal horiek eskuratzen baditu, iruzurrez manipulatu ahal izango ditu.

    Mantendu ezkutuan zure gakoa. Ez idatzi zure gakoa paperean, eta ez partekatu ezein bide erabiliz. Erregistroa duten zerbitzu guztiek gakoa berreskuratzeko sistemak dituzte, eta nahi dituzunean erabil ditzakezu.

    Ez erabili sarri aurrez ezarrita eta mezu elektroniko bidez jasota dituzun gakoak. Aurrez ezarritako gako bat jasotzen duzunean, erabili sartzeko bakarrik, eta, berehala, ezarri zure ezkutuko gako segurua.

    Ez erabili inoiz gako bera hainbat zerbitzutarako. Eskuratzen badute, gako bera erabil dezakete gainerako kontuetan edo zerbitzuetan sartzeko. Gako-kudeatzaile bat erabil dezakezu, gakoak errazago gogoratzeko. Programa horiek gakoak biltzen eta enkriptatzen dituzte, zeuk bakarrik eskuratu ahal izateko.

Aldatu pasahitza Anaya Haritzako eremu pribatuan

Gomendio horiek aplikatu nahi badituzu, gogoratu eremu pribatuko «Aldatu pasahitza» atalean behar dituzun aldaketa guztiak egin ditzakezula.

Pasahitza ahaztu duzu?

Zure pasahitza ahaztu baduzu, beste pasahitz bat eska dezakezu zure eremu pribatura sartzeko formularioan.

Informazio honi buruzko zalantzarik baduzu, jarri harremanetan gure Bezeroaren Arreta sailarekin, posta elektriko edo telefono hau erabiliz: clientes@grupoanaya.com edo 913 933 933.

PARTEKATU