16 abril 2025

Berriak

Udako koadernorik aproposenak zure ikasleentzat

Uda atseden hartzeko unea da, baita aisialdiaz, adiskideez eta familiaz gozatzeko momentua ere. Alabaina, ikasteko aukerarik ere egoten da udako oporraldian, turismoari edota udako oporretako koadernoei esker.

Artikulu honetan, Anaya/Haritzaren udako koadernoak nolakoak diren azalduko dizugu.

Udako oporretako koadernoen onurak

Udako koadernoak irakasleen ohiko gomendioa dira, ikasleek ikasturtean zehar ikasitako edukiak indartu ditzaten. Izan ere, hainbat onura dituzte:

  • Ikasturtean zehar finkatutako ikasteko ohiturak mantentzen laguntzen dute.
  • Konfiantza ematen diete ikasleei, hurrengo ikasturteari begira.
  • Edukiak berrikusteko eta kontzeptuak finkatzeko aukera ematen dute.
  • Koadernoek berez duten izaera ludikoari esker, ikasleek modu jostagarrian ikasten dute.

Lehen Hezkuntzako koadernoak

Bidean Anaya/Haritzak Lehen Hezkuntzarako duen udako koaderno-bilduma da. Koaderno horietan, ikasleak Irati eta Aimar izeneko neba-arrebekin joango dira bidaian, munduan zehar: Karibe itsasoa, Saharako basamortua, Txina, Zeelanda Berria, Estatu Batuetako natura-parkeak, Eskandinavia.

Bidean bilduma bost arlo lantzeko pentsatuta dago: Euskara, Lengua castellana, Matematika, Zientziak eta Ingelesa.

Koadernoek, gainera, opari-kode bat dute amaieran; kodeak aukera ematen du doako hezkuntza-aplikazio batean sartzeko eta modu ludikoan ikasten jarraitzeko.

Ezagutu Bidean udako oporretako koadernoak

PARTEKATU