Konfidentzialtasun-politika
Erabiltzaile guztien pribatutasuna errespetatu nahirik, konfidentzialtasun-politika hau sortu dugu, gure webguneen bidez lortzen diren datuak erabiltzeko. Politika hori arau hauetan islatuta dago; arauok aldian behin gaurkotu daitezke, eta, beraz, erabiltzaileek ondo irakurri beharko dituzte webgunean sartzen diren bakoitzean.
Askatasunez eta borondatez erabaki dezakezu Grupo Anaya S.A. enpresari informaziorik eman nahi diozun, enpresaren webguneen bidez eskaintzen diren zerbitzuren edota sustapenen batean izena ematen edo alta hartzen duzunean.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betetzeko, Grupo Anaya S.A. enpresak honako hau jakinarazten die erabiltzaileei eta bisitariei:
Eskaturiko informazio mota
Gure zerbitzuak jasotzeko erregistratzean, nahita emango duzu kasu bakoitzean eskatzen zaizun informazio pertsonala. Beste zenbaitetan ere eskatuko zaizu informazio hori; adibidez, Grupo Anaya S.A. enpresaren sustapenetan parte hartzen duzunean.
Datuak biltzearen helburua
Grupo Anaya S.A. enpresak erabiltzaileen informazio pertsonala biltzearen helburua, hain zuzen, zerbitzu ahalik eta pertsonalizatuena eskaintzea da. Informazio horri esker, Grupo Anaya S.A. enpresak zerbitzu hobea eskainiko dizu, zure beharrizanak eta interesak betetzen dituzten edukien bidez.
Informazioaren konfidentzialtasuna
Grupo Anaya S.A. enpresak ez ditu jakinaraziko zeu identifikatzeko balio duten datu pertsonalak, ezta www.haritza.es webgunean duzun erabiltzaile-izena zure benetako izenarekin lotzen duen informazioa ere, baldin eta horretarako berariazko baimenik ematen ez baduzu, epailearen edo legearen aginduz eskatzen ez bazaizu, edo Grupo Anaya S.A enpresaren eskubideak babesteko ez bada.
Erabiltzaileek baldintzak onartzeko akordioetan eta lehiaketen nahiz sustapenen arauetan ere, xehetasunak ager daitezke informazioaren erabilera partekatuari buruz. Grupo Anaya S.A. enpresak erabiltzaileen estatistika globalak jakinaraz ditzake, balizko bazkideei, iragarleei eta gainontzekoei gure zerbitzuak deskribatzeko, edo legezko beste helburu batzuetarako.
www.haritza.es webgunearen bidez gurekin dauden enpresaburuek, babesleek eta beste bazkide batzuek pribatutasuneko eta datuak biltzeko jarduera independenteak izan ditzakete. Grupo Anaya S.A. enpresak ez du erantzukizunik halako politiketan edo datuei ematen zaien erabileran. Politika horiei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, bisitatu orrialde nagusia eta aukeratu alderdi horri buruzko informazioa duen orrialdera daraman esteka.
Gainontzekoen aurkako babesa
Grupo Anaya S.A. enpresak datuak babesteko segurtasun-neurriak hartu ditu, eta ahal izan dituen baliabide tekniko guztiak instalatu ditu honelakorik ez egoteko: ematen zaizkion datu pertsonalak galtzea, behar bezala ez erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe lortzea edo lapurtzea. Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneten segurtasun-arauak ez direla menderaezinak. Erabiltzaileak onartu egiten du Grupo Anaya S.A. enpresak ez duela erantzukizunik honako honengatik: webgunea zuzen edo zeharka erabiltzeak hari edo gainontzekoei sortu ahal dizkien edozein motatako kalteengatik.
Halaber, www.haritza.es webgunearen bidez eskuratzen diren Interneteko webguneek eta zerbitzuek informazioa eska dezakete erabiltzaileari buruz, bai zuzenean, bai informazioa biltzeko eta pribatutasuneko prozeduren bidez (Grupo Anaya S.A. enpresarenak ez direnak). Horrelako ekintza edo politika independenteek ez diote erantzukizunik sorrarazten Grupo Anaya S.A. enpresari.
Cookie-n erabilera
Teknikoki, cookiea testuko artxibo berizitxo bat da; webgune batek (gure kasuan, www.haritza.es webguneak) jartzen du zure ordenagailuan, hurrengoan zuri buruzko zerbait gogoratzeko. Horretarako, www.haritza.es webguneko zerbitzariari mekanismo batek aukera ematen dio erabiltzaile baten artxiboan hari buruzko artxibo bat biltzeko. Ezin da kodetzat exekutatu, eta ezin du birusik kutsatu.
Cookie artxiboa identifikazio-txartela da, eta, beraz, informazio pertsonala izan dezake (erabiltzailearen identifikazioa, lehentasunak, etab.); gero, webguneak erabiliko du hark bisitatu dituen orrialdeen jarraipena egiteko. Baina cookie batek izan dezakeen informazio pertsonal bakarra zeuk emandakoa da. Cookie batek ezin du disko gogor baten informazioa irakurri, ezta beste webgune batzuek sorturiko cookien artxiboak ere.
Zuk, erabiltzailetzat, aukera duzu zeure nabigatzailea konfiguratzeko, eta, horrela, cookieak jasotzen dituzunean, pantailan informazio hori agertzeko eta zure ordenagailuaren disko gogorrean cookierik ez instalatzeko.
www.haritza.es webgunean nabigatzeko, ez da ezinbestekoa bidaltzen zaizkizun cookieak instalatzeko baimena eman dezazun. Kasu horretan, hala ere, zure erabiltzaile-izena eta Foro Anaya deritzonaren pasahitza sartu beharko dituzu, emandako zerbitzuetan sartu nahi duzunean, baldin eta zerbitzu batek zure identifikazioa behar badu eta komunitate birtual horren kide bazara. Webgune honetatik egin daitezkeen ikastaroetarako, dena den, cookieak instalatzeko baimena eman behar duzu.
IP helbideen erregistroa
Grupo Anaya S.A. enpresak IP helbideak erregistratzen ditu. IP helbideak garrantzitsuak dira erabiltzailearen saioaren jarraipena egiteko. Horrela, Grupo Anaya S.A. enpresak badaki erabiltzaileak gure webguneko zer atal bisitatzen ari diren. Ez dugu estekarik ezartzen IP helbideen artean, ezta erabiltzaileen identifikazio pertsonala egiteko aukera ematen duen daturik ere. Beraz, zure saioaren jarraipena egin arren, hori anonimatuan egongo da erabat.
Sustapeneko mezu elektronikoak bidaltzea
Grupo Anaya S.A. enpresak bere webguneei buruzko informazioa bidaliko dizu, baita zure interesekoak izan daitezkeen beste produktu eta zerbitzu batzuei buruzko informazioa ere. Beti izango duzu aukera zeure izena ezabatzeko, eta, orduan, zerrendatik aterako da, halako mezu gehiagorik jaso ez dezazun.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoa
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, aukera duzu zure datuak edozein unetan eskuratzeko, aldatzeko edo deuseztatzeko; horretarako, mezu elektroniko bat bidal dezakezu administrador@anayaeducacion.es helbidera, edo, nahiago baduzu, honako helbide honetara idatzi (ez ahaztu zure izena, posta-kodea edota posta elektronikoaren helbidea adieraztea):
Grupo Anaya S.A.
C/ Valentín Beato, nº 21, 28037 - Madrid, España
España
Baldintzak onartzea
Erabiltzaileak Grupo Anaya S.A. enpresaren www.haritza.es webgunearen bidez eskainitako zerbitzuak erabiltzen baditu, horrek esan nahi du irakurri, ulertu eta onartu egiten dituela lehen adierazitako baldintzak. Erabiltzailea webgunean sartzen den bakoitzean, halaber, ulertuko da berariaz onartzen dituela indarreko pribatutasun-arauak. Horiekin ados egon ezean, erabiltzaileak ez du informazio pertsonalik eman beharko, eta ez du zerbitzua erabiliko, ez baitu horretarako baimenik.
Copyright © 2022 Grupo Anaya S.A. Eskubide guztiak gordeta