Konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza

Piezaz pieza

Lehen Hezkuntzako proiektua

Piezaz pieza hezkuntza-proiektuan, irakasleak eta ikasleak dira protagonistak; horretarako, ikasleen hurbileko errealitate pertsonala eta soziala lotzen dituen ikuspegia erabiltzen du, konpetentzietan oinarritua. Proiektuan oinarrizko bi elementu nabarmentzen dira: ikerketa eta ikaskuntza , Lehen Hezkuntzako arlo guztien arteko eduki-segida koherentean eta koordinatuan oinarrituz.

Hona hemen Piezaz pieza proiektuaren gakoak:

Metodologia
Erronketan oinarritutako ikaskuntza da metodologiarik motibagarrienetako bat. Gaitasunak ikastean oinarritzen da, eta zentzu praktikoa ematen die ikasitako ezagutzei, ikasleen arlo pertsonal, familiar eta sozialarekin lotutakoei.
Piezaz pieza: metodologia
Hizkuntza-plana 
Jakintza-arlo guztietan antolatuta, sekuentziatuta eta integratuta, lagungarria da ahozko eta idatzizko trebetasunak garatzeko eta hizkuntzaren erabilerarekin lotutako alderdiak ikasteko.
Piezaz pieza: hizkuntza-plana
Pentsamenduaren garapena
Pentsamendu-estrategiek ikasten ikasteko konpetentzia sustatzen dute; gainera, lagungarriak dira ikasleak beren buru barruko prozesuez jabetzeko eta jokabide zuhurra eta kritikoa izateko.
Piezaz pieza:  Pentsamenduaren garapena
Lankidetzako ikaskuntza 
Lankidetza-teknikak aplikatzea ona da ikasleek parte hartzeko, ikasteko eta ardura izateko; horrela, komunikaziorako eta lankidetzarako konpetentziak garatzen dira.
Piezaz pieza:  Lankidetzako ikaskuntza
Hezkuntza emozionala 
Proiektu honek ikaskuntza-egoera sekuentziatuak eskaintzen ditu ikasleen hazkunde pertsonal eta sozialari erantzuten dioten arlo guztietan, emozioez jabetzeko eta emozioak ulertu, kontrolatu eta aldatzeko.
Piezaz pieza: Hezkuntza emozionala
Ekintzailetzaren kultura 
Proiektu honek ekintzailetza -trebetasunak sustatzen ditu, hiru dimentsiotan: pertsonala , soziala eta produkziokoa . Zeharka sustatzen ditu ikasgai guztietan, ariketak etapan zehar mailaka sekuentziatuz.
Piezaz pieza: Ekintzailetzaren kultura
Ikasteko eta ezagutzeko IKTak
IKTak informazioa lortzeko, hautatzeko eta erabiltzeko, herritartasun digitala garatzeko eta planifikatzeko, kudeatzeko eta lantzeko gaitasunak lantzeko erabiltzen dira.
Piezaz pieza: Ikasteko eta ezagutzeko IKTak
 Ebaluazioa
Piezaz pieza proiektuak eskaintzen dituen estrategien bidez, ikasleek parte hartuko dute beren ikaskuntzaren ebaluazioan . Hain zuzen ere, «zer ikasi duten» eta «nola ikasi duten» aztertuko dute, eta, horretarako, balioespen objektiboa errazten duten tresnak erabiliko dituzte.
Piezaz pieza:  Ebaluazioa

Ikuspegi horretatik abiatuz, eta modu malguan, proiektuak aukera ematen du metodologia aktiboak, lankidetzako estrategiak eta trebetasun pertsonalak nahiz sozialak lantzeko; horrela, ikasleek zirrarak kudeatu, eta ekintzailetza eta inklusioa garatuko dituzte. Era berean, lehentasunezkoa da pentsamendu-estrategiak sortzen dituzten metodologiak proposatzea, ikasleek beren ikaskuntzak gogoratzeko, aztertzeko eta balioesteko.

Piezaz pieza hezkuntza-proiektu malgua da, irakasleei eta ikasleei benetako protagonismoa ematen diena; halaber, konpetentzien araberako ikaskuntzarako estrategia egokienak garatzen ditu.

Ikasliburuak eta baliabide didaktikoak
Piezaz pieza proiektuko materialak

Erabili iragazkiok hezkuntza-proiektu hau osatzen duten ikasliburu, material eta baliabide didaktiko guztiak aurkitzeko:

           

          Emaitzarik ez