Nola erabili Anaya/Haritza-en eremu pribatua
eta liburu digital berriak
EduDynamic
irakasleentzat

EduDynamic Anaya/Haritza taldearen hezkuntza-proiektu digital berria da. Irakasleei ingurune digital berrira sartzen eta liburu eta baliabide digital berriak erabiltzen laguntzeko zenbait tutorial prestatu ditugu.

Nola erregistratu Anaya/Haritzako eremu pribatuan
Irakasleentzako erregistro-prozesua

Anaya/Haritza komunitatean irakasle berria bazara, dagokion argitalpen-zigiluaren webguneko eremu pribatuan erregistratu beharko duzu. Ikasgai bat baino gehiagoko irakaslea bazara eta eskolak zigilu desberdinetako liburuekin eman behar badituzu, erabiltzaile bakar batekin eta pasahitzarekin eskuratu ahal izango dituzu zure baliabide guztiak.

Zigilu bakoitzaren eremu pribatura sartzen zarenean, erregistroa eskatu beharko duzu Gune pribatua >> Irakaslearen webgunea-estekaren bidez, edo botoi honetan klik eginez:

Anaya/Haritzako eremu pribatuko erregistroa

Erregistro-prozesua hasteko, erregistro-formularioa bete beharko duzu, inprimakian bertan aurkituko dituzun jarraibideei jarraituz.

Eremu guztiak bete dituzunean, bidali formularioa. Jarraian, mezu elektroniko bat jasoko duzu, zure eskabidea erregistratu dela jakinarazteko. Eskola-sustapeneko langileek jasoko dituzte zure datuak, eta berrikusi eta balioztatu egingo dituzte, edo zurekin harremanetan jarriko dira daturen bat falta bada edo zuzenketaren bat behar bada. Zure eskabidearen datuak egiaztatu ondoren, 24 ordutan mezu elektroniko bat jasoko duzu erregistroaren baieztapenarekin.

Izen ematea Anaya/Haritza-ren webgune pribatuan
Nola sartu Anaya/Haritzako eremu pribatura
Eremu pribaturako sarbidea irakasleentzat

Aurreko urteetatik Anaya/Haritza komunitateko kide bazara, ez duzu berriro erregistratu beharrik izango aurretik erregistratu zaren zigilu editorialaren webguneko eremu pribatuan. Hala ere, ikasturte honetan beste argitalpen-zigilu batzuetako liburuekin eskolak eman behar badituzu bai zigilu berrien materialak eskatu beharko dituzu eremu pribatuan.

Zigiluaren edo zigiluen eremu pribatura sartzeko, zure erabiltzailea (erregistratzeko erabili zenuen posta elektronikoa) eta pasahitza baino ez dituzu sartu behar.

Anaya/Haritza-ren webgune pribaturako sarbidea
Nola berreskuratu Anaya/Haritzako eremu pribatura sartzeko pasahitza
Pasahitza berreskuratzea

Zure pasahitza ahaztu baduzu, sakatu Pasahitza ahaztu duzu?testua Anaya/Haritzako eremu pribatura sartzeko formularioan eta jarraitu webguneko jarraibideak eta posta elektronikoz jasoko dituzunak. Pasahitza berreskuratzeko, eremu pribatuan erregistratzeko erabili zenuen helbide elektronikora sartu beharko duzu.

Berreskuratu pasahitza Anaya/Haritza-ren webgune pribatuan
Nola gehitu eta kudeatu liburuak eta baliabideak
Liburuen eta baliabideen kudeaketa eremu pribatuan

Zure datuen balioztapena egin eta eremu pribatura sartu zarenean zure erregistroa osatu ondoren, zure liburuak eta baliabideak kudeatzen has zaitezke Gehitu edukia sakatuta.

Anaya Haritzako eremu pribatu berrian edukia gehitzea

Liburu digital bat edo baliabide bat aukeratzeko, zure apalategi birtualari eransteko, liburua edo baliabidea zer autonomiatan, ikastarotan eta hezkuntza-arlo edo -proiektutan dagoen adierazi beharko duzu. Parametro horiek hautatu ondoren, zure apalategira gehitzeko eskuragarri dauden materialak agertuko zaizkizu.

Liburuak eta baliabideak gehitzea Anaya Haritzako eremu pribatu berrian
Nola kudeatu nire datuak Anaya/Hartizako eremu pribatuan
Erabiltzaile-kontuaren kudeaketa

Webgunearen eremu pribatura sartu ondoren, zure datu pertsonal eta profesionaletara sar zaitezke Editatu profila esteka sakatuta:

Erabiltzaile-profilaren kudeaketa Anaya Haritzako eremu pribatu berrian
Nola erabili EduDynamic-en liburu digitalak
BlinkLearning tutorialak

BlinkLearning erabiltzaileek, irakasleek zein ikasleek, liburu digital interaktiboak eskura ditzaketen plataforma da.

BlinkLearning urratsez urrats:

Sakatu esteka hauetan EduDynamic-en liburu digitalak erregistratzeko eta erabiltzeko prozesuaren urrats bakoitzeko tutorialak deskargatzeko:

  1. Sortu kontu bat 
  2. Aldatu hizkuntza
  3. Aldatu erabiltzailea
  4. Berreskuratu pasahitza
  5. Erantsi liburuak
  6. Klase bat sortu
  7. Klase bat editatu
  8. Klaseak Google Classroom-etik inportatu
  9. Klaseak Microsoft Teams-etik inportatu
  10. Etxeko lanak bidali
  11. Kalifikazioak

Itzuli Anaya/Haritzaren proiektu digitalaren orrira 

EduDynamic