EduDynamic Anaya/Haritza taldearen hezkuntza-proiektu digital berria da. Zenbait tutorial prestatu ditugu ikasleei
Zigilu bakoitzaren eremu pribatura sartzen zarenean, erregistroa eskatu beharko duzu Gune pribatua >> Ikaslearen webgunea, estekaren bidez, edo botoi honetan klik eginez:
Anaya/Haritzako eremu pribatuko erregistroa
Erregistro-prozesua hasteko, erregistro-formularioa bete beharko duzu, inprimakian bertan aurkituko dituzun jarraibideei jarraituz. 14 urtetik beherakoa bazara, aitaren, amaren edo tutorearen laguntzarekin erregistratu beharko zara.
Eremu guztiak bete dituzunean, bidali formularioa. Ondoren, zure erregistroan idatzi duzun erabiltzailearekin eta pasahitzarekin sartu ahal izango zara zure eremu pribatura. Zalantzarik baduzu, kontsultatu eremu pribatura sartzeko informazioa orri honetan bertan.
Zure eremu pribatura sartzen zaren lehen aldian, ikasten ari zaren Autonomia-Erkidegoa hautatu beharko duzu, eta, ondoren, zure liburu digitalen lizentzia-kodeak zure apalategi birtualera gehitu ahal izango dituzu. Hauei buruz zalantzarik baduzu nola kudeatu zure liburu digitalak Anaya/Haritzako eremu pribatuan edo nola erabili EduDynamic-en liburu digital berriak kontsultatu horri buruzko informazioa, orri honetan bertan.
Aurreko urteetako ikaslea bazara baina sartzeko pasahitza gogoratzen ez baduzu, kontsultatu orri honetan bertan zure erabiltzaile-pasahitza berreskuratzeko modua.
Zure pasahitza ahaztu baduzu, sakatu Pasahitza ahaztu dut testua Anaya/Haritzako eremu pribatura sartzeko formularioan, eta jarraitu webgunearen jarraibideak eta posta elektronikoz jasoko dituzunak. Pasahitza berreskuratzeko, eremu pribatuan erregistratzeko erabili zenuen posta elektronikora sartu beharko duzu.
Liburu fisiko bakoitzak kode alfanumeriko bat darama inprimatuta aurrealdeko estalkiaren barruko aldean, EduDynamic proiektu digitalari erreferentzia egiten dion testutik gertu, logoarekin
Zure liburu digitalak zure apalategi birtualera gehitzeko, zure eremu pribatuko Sartu lizentzia atalean sartu, nabigazio-jarraibideak jarraitu eta zure liburu fisikoaren azalean dagoen kode alfanumerikoa idatzi behar duzu eremuan, "Egiaztagiria edo kodea / lizentzia" testuaren azpian.
Webguneko eremu pribatura sartu ondoren, zure datu pertsonaletara sar zaitezke Ongi etorri! esteka sakatuta:
Blinklearning erabiltzaileek, irakasleek zein ikasleek, liburu digital interaktiboak eskura ditzaketen plataforma da.
Zure klasean landuko dituzuen eduki digitaletara sartzeko lehen urratsa BlinkLearning.com-era sartzea izango da, eta, behin han zaudela, Sortu kontua aukeratzea.